Azken asteetan, Lizarraldea BHIko 3.DBHko ikasleek, Asociación Navarra Nuevo Futuro GKErekin batera Garapenerako Hezkuntza proiektu batean parte hartu dute. Proiektu honi esker, gazteak Haitiko errealitatera hurbildu dira, bertako historia, geografia eta kulturari buruz ikasten eta esperientzia-trukea sustatzeko hainbat jarduera partekatu dituzte gure kultura Haitira hurbiltzeko. Guztia IKUSARTEk grabatu du. Bideo baten bidez hemengo eta hango esperientzia kulturalak bilduko dira eta emaitza ikasturtearen amaieran aurkeztuko da institutuan.













































































































