BHI Lizarraldera gabonak iritsi dira, gure patioaren parte den izei honekin batera.
BERRIAK
JON ARRETXE
Abenduaren 18an Jon Arretxeren bisita izan genuen BHI Lizarraldean, eta DBH 4. mailakoek bere hitzaldia entzuteko aukera izan zuten. Bere hitzaldian, lehenik idazle munduan nola sartu zen azaldu zigun, eta gero bere liburuak idazteko prozesua nolakoa den. Liburua Parisen kokatua dagoenez, bertan pasa zituen egunetako argazki zenbait erakutsi zizkigun, istorioaren testuingurua hobeki uler genezan. Ondoren, ikasle bakoitzari nahi zuena galdetzeko parada eman zien, eta bukatzeko, hiru liburu berri oparitzeaz gain, ikasleei Morto Vivace liburuak sinatu zizkien, eskaintza eta guzi!
Bertaratutako Ikasle nahiz irakasleen balorazioa oso positiboa izan da.
Mila esker eta eguberri on!
Euskara Departamentua
Gabonetako abestia erritmo latinoekin
Bizi dugun egoera larria izan arren, 1.Batxilergoko ikasleak jaiak zoriondu dizkigute “Feliz Navidad” erritmo latinoekin dantzatuz. Betiere segurtasun neurriak mantenduz.
JERUSALEMA
Ugly Christmas Jumpers – Sariak
SASKI SOLIDARIOAK – SARITUAK
Aurreko urteetan bezala, aurten ere Lizarraldea BHI-ko ikasleek hainbat proiektu solidarioekin kolaboratzeko ekimena martxan jarri dute. Talde bakoitzak gabonetako saski bat prestatu dute, ondoren zozketatu dutena. Lortzen den dirua lau proiektu solidarioekin elkar lan egitea ahalbidetzen du: SOS Himalaya (Nepal), SLNE/ANAS (Sahara), Behar Bidasoa eta Benin. Zentroaren helburuen artean, eta ekintza orokorrago batzuen barnean, balore ezberdinen sustapena errealitate ezberdinen ezagutzarekin dago.

MILA ESKER, AITOR ETXARTE
Gogora ekarri nahi dizuegu zendu den Aitor Etxarte, berriki egon zela gure ikastetxea bisitatzen. Espazioen inguruko hausnarketa prozesuan laguntza eskaini zigun eta, hortaz, hezkuntzarekin, bereziki publikoarekin eta euskararekin izan duen konpromisoa gugan ere, Lizarraldea BHI-n, izanen dugula betiko. Eskerrik asko, agur eta ohore!
















