Eguberri on eta urte berri on 1.E-ko ikasleen partez. Espero dugu egin dugun “Carros de fuego” interpretazioaz disfrutatzea guk ikasten eta interpretatzen disfrutatu dugun bezain beste. Asko gustatzea espero dugu. Zorionak eta urte berri on! We wish you a merry christmas!
BERRIAK
3.DBH Ikasleak – “Ikusi arte” – Berri Txarrak
Musika gure bizitzaren parte garrantzitsua da. Amaren sabelean gaudenetik, hiltzen garen arte gure bide lagun nekaezina dugu.
Emozioei osos loturik dugun artea da. Bizipen pozgarri naiz tristeak burura ekarriko dizkiguna eta biziaraziko dizkiguna.
Eskolan ditugun musika tresnekin, mundu osotik kontzertuak ematen, Principe de Viana kultur sarirako nominatuak izandako eta gure herrian horren garrantzitsu izan diren, Berri txarrak taldearen Ikusi arte kantaren bertsioa prestatu dugu.
Guk ere, urteari nolabait ikusi arte esan diogu, pandemiari ere hala esan nahi diogu.
Emozio politak sortaraziko dizkizuelakoan, Zorionak eta urte berri on 3.DBHko D-ereduko ikaslegoaren partez.
Arkaitz Ibarra, musikako irakaslea.
Xakearen inguruko klaseak hasi dira 2.DBH-n
Eredu guztietako 2. DBHko ikasleek xakean aritzeko oinarrizko jokaldiak ikasteko klaseak hasi dira. Bertan, fitxen mugimendua, oinarrizko irekierak eta artzain-xakea ikasten dituzte.

Musikariak ikastetxean: Mikel Inuntziaga
Azaroaren 30ean “musikariak ikastetxean” programaren eskutik, Mikel Inuntziaga etorri zen gure ikastetxera. Kasu honetan, DBH 4.mailako ikasleek izan zuten aukera bere emanaldia entzuteko. INUN ezizenez ezagutzen dugun artistak hitzaldi musikatua eman zuen. Azpimarratzekoa izan zen artistak azaldu zuen gertutasuna. Ikasleei maiz-maiz egiten zizkien galderak, batik bat sorkuntzarekin erlazionatuak: ea ezer sortzen zuten, ea musikarik jotzen zuten…eta animatu egin zituen ezer sortzen ez bazuten zerbait sortzera.

Musikariak ikastetxean: Paxkal Irigoyen
Azaroaren 25ean “musikariak ikastetxean” programaren eskutik, Paxkal Irigoyen etorri zen gure ikastetxera. Lehenengo batxilergoko ikasleak egon ziren bere emanaldiaz gozatzen. Artista Behe-nafarrokoa izaki, bertako hizkera hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Nahiz eta oso hurbileko euskalkia ez izan, oso gustora egon ziren.
Berak erabiltzen dituen hainbat musika baliabide ezagutzeko ere parada izan genuen.

“Musen Villa”-ra (Arellano) eta Nafarroko Museora bisita
Pasa den Azaroak 27, ikasketa klasikoen departamentua, Latineko eta Grekerako ikasleekin irteera bat antolatu zuten Arellanoko “Musen Villa” eta Nafarroko Museoa ikustera gure komunitatearen erromanizazio prozesua hobeto ezagutzeko. Ikastetxetik kanpoko esperientzia oso aberasgarria izan zen eta oso ondo pasa genuen. Bisita gomendatzen dizuegu, gida turistikoak azalpena oso atsegina egin zutelako eta gure lurraldeko gauza berri askoetaz jabetu ginelako.






Gallus proiektua bueltan da
Dagoeneko, gure 1.I PCA-ko ikasleak fruitu eta barazki ekologikoen eskaerak prestatzen ari dira.

Gaikako bilketa
Oiloak eta komposta patioko hondakinen gaikako bilketaren hondakin organikoak jasotzen hasi dira.








