2. batxilergoko ikasleek Lizarrako Lanbide Heziketa ikastetxean bisitaldia egin zuten



Abenduaren 20an Euskararen eguna ospatu genuen. Eguberriko oporrak ongi hasteko, hainbat jarduera egin ziren. Euskara taldeko ikasleek dinamizaturik, DBHko taldeetan jolasten aritu ziren euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin: Mihiluze, Bingo musikatua, asmakizunak…Ondoren, 2.atsedenalditik aitzina txokolate-jatea izan genuen patioan, euskal dantzak eta herri kirolak. Giro bikaina 2024 agurtzeko!
Atzo, abenduak 19 osteguna, urtero bezala, Eduardo Sáenz de Cabezón matematikari errioxarrak bisita egin zigun. Órbita Laika (La2) programaren aurkezlea, gainera, dibulgatzaile aparta, Errioxako Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, eta idazlea da. DBHko 4. mailako, BATXILERGOKO 1. eta 2. mailako ikasleei hitzaldiak eman zizkien, eta asko gozatu zuten. Era berean pentsatzeko denbora eman zien ere. Arratsaldean, Lizarrako Gazteriaren Etxean ere izan zen, hurbildu zen orori matematikak hurbiltzen. Eskerrik asko Eduardo!
REDISCOVERING IRELAND Abenduaren 4tik 11ra bitarteko astean, gure Lizarraldea BHIko, Los Arcoseko Santa María HLHIPko eta Zudaireko Las Amescoas IPko 2. DBHko ikasle talde batek murgiltze linguistiko eta kulturaleko jarduera bat egin zuen Irlandan. Helmuga nagusia Tullow izan zen, Carlow konderrian kokatua. Bertan haien harrera familiekin hartu zuten ostatu. Gainera, Dunmore Caves, Kilkenny, Johnstown Castle, Wexford, Croke Park eta, nola ez, Dublin bisitatu zituzten. Gehien gozatu zuten egunetako bat larunbata izan zen. Egun horretan, taldean kirola egin zuten eta Jimmy taekwondoko txapeldun handiaren eskutik defentsa pertsonaleko tailer batean parte hartu zuten. Jimmyren saio magistrala jasotzearekin batera, haien abileziak praktikan jartzeko aukera ere izan zuten ikasleek. It was amazing! Beste urte batez, esperientzia hau benetan aberasgarria izan da. Izan ere, gure ikasleei ingelesa praktikatzeko eta Irlandako kultura eta ohiturak ezagutzeko aukera emateaz gain, beren artean harremanak estutzeko aukera eman die. Zorionak, neska-mutilak, zuen portaera eta laguntasunagatik!
Gorputz-perkusioko tailerra Txus Eguilazekin, Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat. Txus diziplina anitzeko artista da: perkusionista. pedagogoa, dantzaria eta antzerki interpretazioko ikaslea, diziplina guztietako masterclass batez gozatzen dugu. Plazera gure zentroan edukitzea eta gure gorputz-aukerei buruzko ezagutza zabaltzea.