Aurreko azaroaren 7an batxilergoko 1. mailako ikasleekin Donostiako EITBko egoitzan izan ginen. Bertako azpiegitura eta lanbide mota desberdinak ikusi genituen, aurrerago, ikasleek laburmetraiak egiterako orduan kontuan har ditzaten.


IES Tierra Estella-Lizarraldea BHIko ikasleek institutuko klaseak utzi eta Suhiltzaile Parkera joan ziren azalpenak entzun eta praktikak egiteko. Ordu batzuk besterik ez ziren izan, baina, suhiltzaileen lanaren garrantzia eta haien esku-hartze mota ezberdinak ezagutzeko eta ulertzeko parada izan zuten.

Klima aldaketaren kontrako greba dela eta, Lizarraldea BHIko ikasleek 2 orduz lanaldia eten dute. Batzar bat prestatu dute areto nagusian eta bertan power-point bat eta zenbait bideo baliatua, klima aldaketari buruz aritu dira eta norberak har ditzaken neurriez hausnartzen egon dira. Ondoren, patioan Kontzentrazio bat egin dute.


