UCEko ikasleak instituko sarreran ikus dezakezuen eguberritako zuhaitza egin dute.
Plastikako tailerrean, material berziklagarriak erabiltzen saiatzen gara, kasu honetan plastikozko botilak, pinturak,… erabili ditugu eta hau izan da lortu duguna!!.
Pasaiako inguruetatik idazlearekin bisita bat egingo da eta Pasaiako Baleontzira bisita.LITERATURA ETA KULTURAN ZEHAR BISITA BAT.

Zuen seme alaben itzuliera osasuntsua izan dadin hemen duzue informazio oso interesgarria!!!
Irakurri ezazue!!!
Pasa den maiatzaren 15ean, Lizarraldea BHI-n, matematikako departamentuak kulturen astearen barruan antolatzen duen “7 probak” txapelketaren IV. edizioaren finala jokatu zen. Finalera, sailkapen fasean puntu geh
ien lortu zituzten 10 bikoteak pasatu ziren, parte hartu zuten DBH-ko 1. eta 2. mailako 118 ikasleen artean. Finalistak honako hauek izan ziren: Iker Pinillos Martínez eta Xabier Iturralde Moreno, Adrián Lacalle González eta Javier Barbarin [Read more…] about IV TXAPELKETA: 7 PROBAK

Aniztasuneko taldeetako ikasleek baratzea sortzeko eta lorategiak zaintzeko lanak egiten dituzte. Datozen egunetan baratzean bertan ekoiztutako produktuen salmenta egingo da.
Aniztasun taldeen lanaren inguruko informazio gehiago hemen. 

Maiatzaren 8an, ostiralean, Jakin-mina programako diplomen banaketa egin zen Nafarroako Museoan. Programa hau JAKIUNDEk, Zientzia, Arte eta Letretako akadeamiak antolatzen du, UPV/EHU-ko Kultura zientifikoko katredarekin batera.
Jakin-mina programa unibertsitate aurreko ikasketak egiten dituzten ikasleei zuzenduta dago eta bere helburua akademikoki motibazio handia duten ikasleen garapen intelektual eta pertsonala da, horretarako jarduera multidisziplinarrak antolatzen dituztelarik, pertsona adituen laguntza eta presentziarekin. Ikasle hauen ezagutza zabaldu nahi da jarduera hauekin, hala nola, haien jakinmina sustatu ezezagunarekiko interesa erakarriz.
Hauek dira parte hartzaileak, haien diploma jaso eta gero:
2014/15 ikasturtean zehar Lizarraldea BHI-n bi eraberritze proiektu atera dira aurrera:
• Lorezaintzako proiektua:
Institutuak berdegune asko ditu eta lorezaintzako irakasleek, ikasleriarekin batera, hauen egokitzapen lanetan aritu dira, lorategiak, mahastia, baratzea, usain belarrak edota negutegi eremu bat sortuz.
• Tiempo Fuera proiektua:
Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretuak, ikasle bat ikastetxetik egun batzuetarako kanporatzea jasotzen du bere neurrien artean, honek elkarbizitzaren aurkako ekintza larri bat egiten duenerako. Ikastetxeak neurri horren eraginkortasun falta aztertu eta helburuak lortzen ez zirenez, Hezkuntza Departamentuari kanporaketa ez den beste bide bat bilatzea eskatu zitzaion. Gizarte Zerbitzuekin batera, San Jeronimo Egoitzara eta Arieta Haur Eskolara joateko aukera ezarri zen, bertan laguntza lanak egiteko.