Sukalde tailerretik, lehenengo ebaluaketan egin ditugun errezeta batzuk aurkezten dizkizuegu. Ikastetxeko Youtube kanalean duzue. Gustokoa izatea espero dugu.
BERRIAK
SUKALDARITZA TAILERRA
4.mailakoak Mihiluze saioan
CIPera BISITA
Gabonetako Dantza eta Ugly Christmas Sweater Lehiaketa
Euskararen eguna
Abenduaren 20an Euskararen eguna ospatu genuen. Eguberriko oporrak ongi hasteko, hainbat jarduera egin ziren. Euskara taldeko ikasleek dinamizaturik, DBHko taldeetan jolasten aritu ziren euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin: Mihiluze, Bingo musikatua, asmakizunak…Ondoren, 2.atsedenalditik aitzina txokolate-jatea izan genuen patioan, euskal dantzak eta herri kirolak. Giro bikaina 2024 agurtzeko!







Eduardo Saénz de Cabezón
Atzo, abenduak 19 osteguna, urtero bezala, Eduardo Sáenz de Cabezón matematikari errioxarrak bisita egin zigun. Órbita Laika (La2) programaren aurkezlea, gainera, dibulgatzaile aparta, Errioxako Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, eta idazlea da. DBHko 4. mailako, BATXILERGOKO 1. eta 2. mailako ikasleei hitzaldiak eman zizkien, eta asko gozatu zuten. Era berean pentsatzeko denbora eman zien ere. Arratsaldean, Lizarrako Gazteriaren Etxean ere izan zen, hurbildu zen orori matematikak hurbiltzen. Eskerrik asko Eduardo!



Eguberri on – “Musika eta Zinema”
Eguberri on. IES Tierra Lizarrako “Musika eta Zinema”. Batxilergoko Ikasleak.