Apirilaren 7a Osasunaren Naziarteko Eguna da, eta egun hori ospatzeko, Nafarroako Gurutze Gorriak “Maita zure burua” izeneko jarduera antolatu zuen, eta helburua zen denon artean Santiago de Compostelara iristea. IES Tierra Estella/Lizarraldea BHI-k parte hartu du ekimen horretan, eta apirilaren 8tik 12ra bitartean pedalei eman die Gurutze Gorriak utzitako bizikleta estatikoa erabiliz. Bost egun horietan, 663 kilometro egin dira, eta hezkuntza-komunitateko hainbertze kidek parte hartu dute.
