Visita al centro de Interpretación y excursión por la Foz de Lumbier.













Joan den apirilaren 15ean, dibertsifikazioko 3. mailako eta EHKBko Osasun Tailerra ikasgaiko ikasleek Lizarrako araztegia bisitatu zuten. 10:00etan, Mankomunitatearen instalazioak bisitatu zituzten, eta hondakin-uren fase eta tratamendu desberdinetatik igaro ziren, erabat garbitu eta berriro gure ibaietara iritsi arte. Ikasleak jabetu ziren ez zela hondakin desegokirik isuri behar harrasketan, komunetan, estoldetan…, eta eguneroko ur-gastuaren gehiegikeriaz hausnartu behar zela. 12:00etan, uraren analisia egin zuten lautadetan, eta erreaktiboak erabili zituzten hainbat alderdi baloratzeko (oxigenoa, PH…). Gure uraren osasungarritasuna baloratu zuten, eta balio egokiekin atera zen. Azken batean, gure ingurumena zaintzeko kontzientziazio-jardunaldi bat, eta bereziki garapen jasangarriaren 6. helburuko lana: “Uraren eta saneamenduaren eskuragarritasuna eta kudeaketa iraunkorra bermatzea guztiontzat”, NBEren 2030 agendaren arabera, erronka handia.











Apirilaren 12an, ostirala, gaztelerazko batxilergoko ikasleek Natxo Irigoyen NUPeko Ingeniaritza Agronomiko eta Biozientzien Eskola Teknikoko irakaslearen bisita jaso zuten. Hitzaldiak aukera eman digu elikagaien elaborazio-prozesuez, kontsumoaz eta ingurumenarekiko eta klima-aldaketaren prebentzioarekiko eta gure osasunaren prebentzio eta zaintzarako dugun erantzukizunaz jabetzeko.








Astearte honetan, Arte Batxilergoko 2. mailako diseinuko ikasleek Garbayo inprimategia (Lizarra) bisitatu dute. Bertan, tipografiatik hasi (XVI. mendean sortu zen) eta Offsetetik egungo sistema digitalera arteko inprimatze-prozesuak ezagutu dituzte. Aukera paregabea eta oso aberasgarria. Eskerrik asko Vicente zure adeitasunagatik eta kulturari egiten diozun ekarpenagatik!
¡Gracias Vicente por tu amabilidad y por todo lo que aportas a la cultura!




Aste honetan zehar, gure filosofiako irakasleak Estefanía eta Nayibe Erromako Liceo Terenzio Mamianin egon dira ERASMUS+ bat egiten. Bertan, “job shadowing” bat burutu dute metodologia berriak eta hezkuntza sistema italiarra ezagutzeko xedearekin. Oso esperientzia aberasgarria izan da eta zinez eskertzen dugu institutuak egindako harrera. Arrivederci Roma, ci vediamo!








Martxoaren 16tik 22ra danimarkako taldeak bisitatu gintuen eta orain gu beraien institutua eta herrialdea ari gara bisitatzen. Sekulako esperientzia izaten ari da, non ingelesa etengabe erabiltzeaz gain, beraien historia , gastronomia, hezkuntza…ri buruz asko ari garen ikasten. Nahiz eta gutxi geratzen zaigun esperientzia bukatzeko, oraindik hiriburua deskubritu eta disfrutatzea geratzen zaigu: Copenhaguen!









