Joan den abenduaren 20 eta 21ean Batxilergoko 2. mailako ikasleek Lizarrako Ikastetxe Politeknikora bisita egin zuten. Bertan Lanbiketa Heziketa ezagutzeko Escape Room bat burutu eta ikastetxean eskaintzen diren Goi Mailako Ziklo desberdinen informazioa jaso zuten.
BERRIAK
COPE LIZARRA-RA BISITA
Joan den ostegunean, Beyonders erakusketaren inaugurazioaren ondoren, Arte Batxilergoko gure hiru ikasle, Arnau, Bea eta Liang, Cope Estella irratian izan ziren Marrazketa Artistikoko Nerea irakaslearekin. Bertan irratsaio bat emititzeko atzean dagoen lana ezagutu ahal izan zuten. Horretaz gain, Alberto Araizen eskutik elkarrizketa txiki batean parte hartu zuten. Elkarrizketa esteka honetan entzun dezakezue: https://www.facebook.com/100062959464891/posts/730942359014406/?mibextid=WC7FNe

BEYONDERS: ARTE BATXILERGOAREN ERAKUSKETA
Urtarrilaren 17an, asteazkena, Beyonders erakusketa inauguratu zen Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean. Bertan, gure ikastetxean Arte Batxilergoa egiten ari diren ikasleen lanen zati bat ikus daiteke. Inaugurazioak arrakasta handia izan zuen eta erakusketa otsailaren 5era arte bisitatu ahal izanen da. Zorionak, artistak!








BELAUNALDIARTEKO SUKALDARITZA TAILERRA SAN JERONIMOREKIN
Sukaldaritza-tailerrak ikasturte osoa darama martxan, eta hilabete honetan ikasteko eta gozatzeko aukera eman digun proposamen bat egin dugu. Belaunaldiarteko hiru tailer saio egin ditugu @residenciasanjeronimo -ko talde batekin. Oporretatik bueltan, elkar ezagutzeko lehen topaketa egin genuen, institutuko sukaldea bisitatu, eta enpanada eta pasta marokoarrak prestatzen erakutsi genien. Aste honetan, egoitzara joan gara, eta elkarrekin croissant gaziak eta hummusa prestatu ditugu. Saio honetan, istorio, barre-algarak, errezetak eta ilusio handia partekatu ditugu. Asko dugu gure helduengandik ikasteko, gustora errepikatuko dugu! Laster ikustea espero dugu!
Euskararen eguna abenduaren 22an
Abenduaren 22an Euskararen eguna ospatu genuen ikastetxean. Hainbat jarduera egin ziren, haietako batzuk ikasleek beraiek prestaturik. Lehendabizi, euskara taldeko ikasleek gelaz gela DBHko ikasleekin tailer eta jolas batzuk egin zituzten. Txokolatadaren ondoren, berriz, euskal dantzak eta herri kirolak egin ziren. Parte hartze handia izan zen eta oso giro ona sortu zen.










Urteko azken eguna
Ostiralean, abenduak 22, urteko azken egunean, hainbat ekintzaz gozatu genuesn goizean zehar. Horietako bat “Herri Kirolak” izan ziren, eta bertan korrika egin, tira eta, batez ere, jaso egin genuen. Harrobia dago! Jai zoriontsuak eta urte berri on!
Esker bereziak @berriozarherrikirolak taldeari materialarengatik
Ugly Jumpers
Europako Parlamentu Gaztea
Abenduaren 21ean, osteguna, ikastetxeko ikasle ohia, Sanju Mauleón, Europako Gazteen Parlamentua zertan datzan azaltzera (European Youth Parliament edo EYP, ingelesez) etorri zen. Bestalde, DBHko 4. mailako eta batxilergoko 1. mailako ikasleei Iruñean 2024ko martxoaren 21etik 24ra bitartean egingo diren eskualdeetako saioetan parte hartzeko aukera eman zien. Bertaratu ziren ikaslak oso interesatuta zeuden ekimenarekinn, eta bere zalantzak eta galderak argitu ahal izan zituzten.