Aste honetan, Ega Gela gabon-kanten bidez gabonetako espiritua banatzen joan da. Eskerrik asko irakasle eta ikasle guztiei zuen ikasgeletara gonbidatzeagatik. Ega ikasgelatik gabon zoriontsuak eta urte berri on opa dizuegu.
BERRIAK
Elkartasun saskiak
Eduardo Sáenz de Cabezón
Pasa den ostegunean, abenduak 14, Lizarraldea BHI-n Eduardo Sáenz de Cabezón gurekin egotearen ohorea izan genuen. Matematikari errioxarrak, Errioxako Unibertsitateko matematika irakaslea da, 4 liburu idatzi ditu, monologo zientifikoak egiten ditu, txarlak ematen ditu, outuben “Derivando” kanala dauka eta gaur egun Espainiako Telebistako La2 katean “Órbita Laika” aurkezten du.
Ikastetxean eman zituen txarlak 4.DBH, 1.Batxilergoko eta 2.Batxilergoko ikasleei zuzenduta egon ziren. Bertan egon zen ikaslegoa eta irakaslegoa oso gustora egon zen.
Arratsaldean, Lizarrako Liburutegian, bere liburu berria “Invitación al aprendizaje” aurkeztu zuen eta gende pila gerturatu zen.
Milesker Eduardo!
Discovering Ireland
Abenduko 3tik 10erako astean, Lizarraldea eta Urantziako Santa María institutuetako 2.DBHko 62ikaslek hizkuntza eta kultura murgiltzea gauzatu zuten Irlandan. Aurten ere, esperientzia hau benetan aberasgarria izan da. Gure neska-mutilei ingelesa praktikatzeko eta Irlandako kultura eta ohiturak ezagutzeko aukera emateaz gain, beren arteko harremanak estutzeko aukera eman die ere. Gure ikasleak zoriondu nahi ditugu beren portaera onagatik eta erakutsitako laguntasunagatik. Eskerrik asko, neska-mutilak! Datorren ikasturtean errepikatzea espero dugu.

A25 – LIZARRALDEA BHI-n
Gaurko egunean, genero-indarkeriaren aurkako egunari eskaini diogu gure atentzio osoa Lizarraldea BHIn. Horretarako, ekintza desberdinak izan ditugu: Nagoreren dokumentala ikusi dugu, Asun Casasolarekin (Nagore Laffageren ama) elkarrizketa bat izateko pribilegioa izan dugu, “performance” bat egin dugu eta, azkenik, 2. batxilergoko ikasleek, genero-indarkeria lantzeko tailer batzuk antolatu dituzte. Ekintza horiek guztiek, helburu argia izan dute: genero-indarkeriaren inguruko kontzientzia piztea eta harekin errotik amaitzea. Gaur, bihar eta beti, ASKI DA!


















#INKTOBER
Arte Batxilergoko Marrazketa Artistikoa I eta II irakasgaietatik, #Inktober challenge edo erronkarekin bat egin dugu. Erronka urriko egun bakoitzean tintaz marrazki bat egitean datza, zerrenda ofizial batetik abiatuta, eta, ondoren, sare sozialetara igotzean, #Inktober etiketa jarrita. Hemen ikus dezakezue egindako lan guztiaren zati bat. Gehiago ikusteko gogoz geratzen bazarete, @los_artistas_del _insta Instagram kontuan jarraitzen ahal gaituzue.