Gaur, IES Tierra Estella-Lizarraldea BHIk Meninak 2021 saria jaso du, genero-indarkeriaren aurka egiten duen lanarengatik.
BERRIAK
Erasmus+
Erasmus+
Zorionak Lizarraldea BHI!!!
Erasmus+ mugikortasun-proiektuetarako Europako diru-laguntza jaso duten Nafarroako bederatzi ikastetxeetako bat gara.
Elkarri gauza aunitz partekatzea espero dugu.

EOIDNA B1 eta B2 Ingelesean izena ematea

Urriaren 6tik aurrera, IES Tierra Estella-Lizarraldea BHIko Ingeles Departamentuak prestakuntzarako klaseak eskainiko ditu, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeleseko B1 eta B2ko tituluak lortzeko.
Klaseak arratsaldez izanen dira, eta gure departamentuko irakasleek emanen dituzte. Klaseen prezioa sarturik dagoenez maila bakoitzaren azterketako matrikulan, ez du kostu gehigarririk izanen.
Bi mailak talde ezberdinetan banatuko dira, eta ikasleen onarpena honako irizpideei jarraikiz eginen da:
- B1: asteazkena, 16:00-17:00.
- Inskripizioaren ordenari jarraikiz, taldea osatu arte.
- B2: asteazkena, 17:00-18:00.
- Inskripzioaren ordenari jarraikiz, lehentasuna izanen dute 4. DBHko eta 2. batxilergoko ikasleek, zeren eta 1. batxilergoko A, G eta D ereduetako ikasleek aukera izanen baitute B2 prestatzeko goizeko ordutegian, talde espezifiko batean,
Ikasleak berdin artatuko ditugu, eta arestian aipatutako harrerarako irizpideak ezarriko dizkiegu.
NUHEOko B1 eta B2ko azterketetan matrikulatzeko epea lehen ebaluazioan zehar jakinen dugu, ez baitute oraindik datarik igorri. Nolanahi ere, interesaturik dauden ikasleek ondoko formularioa bete beharko dute urriaren 4a baino lehen: enlace/esteka (https://forms.gle/wM13xjRAA9XEj8Gx7)
Adeitasunez,
Lizarraldea BHIko Ingeles Departamentua
Estella-Lizarra, 2021eko irailaren 23a

Ohone matrikulak 20-21
Plastika proiektua 4.DBH-n: “Patioa margotzen”
Hirugarren hiruilabetean zehar, 4.DBH-ko Plastikako ikasleak proiektu bat egin dute, zeinean gelak patiarekin ordezkatu duten. Patioan dauden lau zutabe margotu dituzte, justu zaborrontzia duten zutabeak, hauek markatzeko asmoarekin. Estilo ezberdinekin gai ezberdinak adierazi dituzte; natura, mitologia, ikastetxeko bidaiak edo positibotasunez betetako esaldiak. Emaitza oso polita geratu da, patiari kolerea ematen diolarik.


























































